Skip to main content

Albisteak

OROKORRA
Aurten Zurriola Ikastola, Eskoletako Urmael Sarearen (EUS) ekimenaren partaide berria bilakatuko da. Aranzadi Zientzia Elkartea eta Donostiako Udalaren laguntzarekin, Ulian, Arbola pasealeku amaieran dagoen Loitxikibehe urmaela egokitzeko ardura egokitu zaigu.
OROKORRA
Aurten ere Errigora egitasmoan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Azaroaren 24ra bitarte “Errigoraren Nafarroa erdi eta hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpainan parte hartzeko aukera duzue, eta saskiak Ikastolan jasotzeko aukera jarri dugu zuen eskura. Erositako saskien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio. Egin eskaerak webgunean!
OROKORRA
Aurreko ostiraleko "Lansarien ekiparazioaren inguruko gezurrak gezurtatzen" albistean idatzitakoak gaizki-ulertuak sor ditzakeenez, horiek argitu nahi ditugu. Albistean aipatzen den bezala, Langile batzordeak eta Ikastolako zuzendaritzak, urriaren 15eko gobernu kontseiluaren ostean, LABek eta EHIk ateratako prentsa oharren hausnarketa bateratua egin zuten eta horietan esaten denaren inguruan, beste hainbat gaitan bezala, adostasuna erabatekoa da.
ANTZERKI ESKOLA
Antzerki talde amateurren jardunaldietan izango gara gaur! Bernarda klownaren etxea ikusgai izango da Lezoko Gezala aretoan arratsaldeko 19:30ean! Animatu Federico García Lorcaren testu bikain honen umorezko bertsio original hau ikustera!
OROKORRA
Asteartean burutu zen Ezohiko Batzarra. Bertan, Estatutuen birsortzea onartu zen, baita www.zurriolaikastola.eus helbidea Ikastolako webgune korporatiboa izatea ere.
OROKORRA
Atzo ospatu zen Donostiako Udalbatzarrean, alderdi politiko guztiek babestu zuten Sorleku parkea Marrutxipiko eremuan mantentzeko eskaera, alderdi batek izan ezik. Albiste ona da inondik ere, baina oraindik atzo agertutako iritzia gauzatu beharra dago, beraz garrantzitsua da auzotarrok gure mobilizazioekin jarraitzea.
LH4
Astelehenean LH4ko ikasleak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren “Misterioa” emanaldiaz gozatzera joan ginen. Euskadiko Orkestraren ekoizpen propioa da, eta musikaz zein honek batzuetan lagun duen misterioaz gozatzera eraman gintuen. Gainera, Miramoneko basoan jolasteko tartea ere izan genuen!