Skip to main content

Ataria

Azken albisteak

DBH1
DBH 1eko ikasleok heziketa afektibo-sexualeko saioak izan ditugu aste honetan, Loveo Loveo elkarteko adituen eskutik. Saio horietan, gure gorputzez, pertsonen arteko harremanez eta sexualitateaz aritu gara.
GKAI
BTTko irteera eduki genuen asteazkenean GKAIko ikasleok, eta Plazaolako bide berdearen zati bat egin genuen. Andoaindik Leitzara joan-etorria egin genuen, eta primerako eguna pasa genuen.
GURASOAK
Atzo, Olarrizuko kideak elkartu ginen, abuztua arteko kontuak eta egindako kudeaketa onartzeko, baita 2026-2027 ikasturterako guraso-batzordeek prestatutako ekimen proposamenak partekatzeko ere. Bereziki aipagarria da hainbat gurasok Ikastolan duzuen parte-hartze aktiboa euskara, danborradak, jaiak eta teknologien erabileraren inguruko ekimenetan.
DBH-BATX
Bigarren Hezkuntzako Batzordea martxan da aurten ere. Aste honetan egin dugu aurtengo lehen bilera, Ikastola guztion artean eraikitzeko aukera bikaina baliatuz. DBH eta Batxilergoko geletako ordezkariak eta irakasleon ordezkariak elkartu, eta geletan jasotako kezka eta proposamenez aritu gara.