Skip to main content

Ataria

Azken albisteak

OROKORRA
Bernat Etxepare lizeoko ikasleek pasa den astean jakinarazi zuten desobedientziaren bidea hartu eta baxoko matematikako azterketa euskaraz egingo dutela, azterketak ez zuzentzeko arriskua izanik ere. Igandeko Herri Urrats festan mobilizazioak egin zituzten, eta hala jarraituko dute ekainaren 6an Bordelera iristeraino.
OROKORRA
Bihar hitzordu garrantzitsua dugu eta eguraldi euritsua iragarrita egonda ere, giro ederra bermatuta egongo da. 12:30ak baino lehen bizkotxoak edo patata tortilak etxetik eginda ekartzen badituzue, lehiaketan parte hartu eta sari bikainak irabazteko aukera izango duzue. Animatu! Ohar hauek ere kontuan hartzeko eskatu nahi dizuegu:
OROKORRA
Pantailen erabilerak gure haur eta gazteengan duen eragina ezagutzeko, osasun eta hezkuntza arloko profesionalak elkartuko ditugu mahai-inguru batean: pediatra bat, irakasle bat… Beren egunerokoan ikusten duten errealitatea azalduko digute zuzenean, eta umorez betetako sorpresa txiki bat ere izango da. Maiatzaren 25ean, 17:00etan, Ategorrietako jangelan izango da. Animatu eta eman izena!
GURASOAK
Ekainaren 4an Olarrizu Guraso Elkartearen batzarra egingo dugu, eta Guraso Elkartearen Estatutuen eguneratzea onartzeaz gain, Zuzendaritza Batzordeko kideak izendatuko ditugu. Horretarako, Ikasleen Gurasoen Elkarterako Zuzendaria, Idazkaria eta Diruzaina behar ditugu. Zuen seme-alaben eskola ibilbidean eragin zuzena izan ditzaketen ekintzen kudeaketan parte hartu nahi baduzu, animatu eta eman izena!