Batxilergoko aurrematrikulazioa, eta ate irekiak antolatu ditugu, etapa horren berri eman eta gure eskaintzaren inguruan hitz egiteko. Martxoaren 16an egingo ditugu Batxilergoko Ate Irekiak, 17:30ean Hurran. Zabaldu mezua, eta anima ezazue jendea! Izen-ematea zabalik dago webgunean.
Ataria
Azken albisteak
BATX
Urte askotan Arte Batxilergoa Zurriola Ikastolaren ikurretako bat izan da, eta sorkuntzak Ikastolan betidanik izan duen garrantziaren adierazgarri. Pena handiarekin bizitu dugu azken urteotan modalitate honek izandako ikasle-kopuruaren gainbehera, eta aurten modalitateari amaiera emateko erabakia hartu behar izan dugu.
JANGELA
Jangelako menuen etengabeko lanketan aritzen gara beti, eta oraingoan, familiekiko komunikazioan beste urrats bat egin dugu: alergia eta intolerantzia kasuetan ordezko platerak zein diren jasotzen duen taula familia guztien eskura jarri dugu webgunean, jangelaren atalean, egoera horietan dauden haurren familiek informazio hori izan dezazuen.
LH5
Ategorrietako baratzetik jasotako letxuga eta baratxuri freskoa dastatu ditugu gaur LH5eko ikasleok. Guk egindako baratxuri fresko tortila jan dugu hamaiketakorako eta, gainera, Aizpea eta Enekok sukaldean letxugak garbitzen erakutsi digute ondoren guk eguerdian entsaladan jateko. Azken hilabete hauetan baratzean egindako lanak sabela betetzeko balio izan digu!