Pasar al contenido principal

Ataria

Últimas noticias

HH
Gurasotasunari buruzko hitzaldi bat eskainiko dugu Ategorrietan urtarrilaren 26an, euskaraz, 0-6 urteko haurren familientzat, eta Ikastolako zein ikastolakoak ez diren familiei irekia egongo da. Garapen ebolutiboa oinarri hartuta, haurren garapen osasuntsu eta orekatuaz arituko gara, eta horiek sustatzeko tresnak eskainiko ditugu: haurrekin komunikatzeko moduak, mugen eta arauen transmisioa eta gurasoen espektatiben garrantzia.
OROKORRA
Asteazkenean, abenduak 24, Olentzero eta Mari Domingiren kalejira egingo du Ikastolak Gros auzoan barrena. Hauek dira aurten kontuan hartu beharreko oharrak.
OROKORRA
Gabonak ate joka ditugun honetan, Ikastolako Digitaliazio Taldetik oporraldian gure seme-alabek teknologiarekin eta, bereziki, Adimen Artifizialarekin izan dezaketen harremanaren inguruan hausnartzeko deia egiten dizuegu. Horretarako, aholku batzuk prestatu ditugu.
GURASOAK
Ikasleekin lanketa egin ondoren, gurasoentzako saioa egin genuen astelehenean, Miren Rosen eskutik. Gure seme-alaben ideia eta kezkez aritu ginen, sare sozial eta smartphoneen arriskuez, eta LH 5eko familiek gure seme-alabei, ikasturte honetan behintzat, smartphonerik ez ematea adostu genuen. Hemen duzue saioko informazioa.