Skip to main content

Ataria

Azken albisteak

LH4
Domus VI egoitzako egoiliarrek eta Ikastolako LH 4ko ikasleek sortutako produktuekin merkatu solidarioa antolatu dugu abenduaren 16rako. Arratsaldeko 16:00etatik 17:30era bitartean ospatuko dugu egoitzako apartamentuen atxabeetan. Lortzen den dirua bularreko minbizi metastasikoa ikertzera bideratuko dugu.
OROKORRA
Badatoz Olentzero eta Mari Domingi eta oparien zerrendak egiten hasiko dira laster zuen seme-alabak. Opari ez sexisten zerrendaz gain, aurten ere liburu moreen zerrenda bidaltzen dizuegu. Hausnarketa eginez, mundua pixkanaka alda dezagun, hezkidetzan oinarrituz. Aldaketa ñimiñoei esker gertatzen baitira eraldaketa handienak!!
DBH2
Maskulinitateari eta feminismoari buruzko saio interesgarri batean parte hartu dugu DBH 2ko ikasleok aste honetan. Generoei lotzen zaizkien egiak ezbaian jarri eta gizarteko aurreiritzien hausnarketa egiten aritu ginen. Baliagarria benetan!
OROKORRA
Euskal Herrira etorri berriak diren Ikastolako familiei laguntzeko deia zabaldu nahi dizuegu: laster abiatuko ditugun jaialdietarako (gabonak, kaldereroak, inauteriak…) jantziak behar dituzte, eta ziur gutako askok baiditugula jantziak uzteko moduan. Tutoreei ekartzeko eskatu nahi dizuegu. Une honetan 6-7 urteko mutilentzako jantziak behar ditugu, baina beste adinetakoak ere pozik jasoko ditugu, behar direnerako.