Euskara-eskolak gurasoentzat

Ikastolako gurasoek euskaraz mintzatzeko egiten duzuen hautuak ikasleen euskararekiko atxikimenduan duen eragina ezagututa, familia guztiei deialdia egiten dizuegu berriro ere, ahal den guztietan euskaraz aritzeko. Helburu horrekin, norberaren ezagutza-maila areagotu edota mintza praktikan sakondu nahi izanez gero, urtero bezala, Ikastolan bertan euskara-eskolak eskainiko ditugu aurten ere. ANIMA ZAITEZTE! Irakurri zirkularra, eta bete inprimakia!