Orain artean Osakidetzaren Haurren Osasunerako Programaren (HOP) hainbat errebisio Ikastolan egiten ziren, horretarako baimena ematen zuten ikasleekin. Osasun Sailak familien artean zabaltzeko informazioa helarazi digu; izan ere, aurrerantzean, errebisio horiek anbulategian egin beharko dira, haurrekin batera familiak egotea oso garrantzitsua dela baloratu baitute, hainbat arazoren detekziorako eta familien inplikazioa sustatzeko. Hemen duzue informazio zabalagoa.
- ZATOZ GU EZAGUTZERA!
- Gure ikastola
- Hezkuntza etapak
- Zerbitzuak
- Familiak