Gurasoen Euskara Batzordetik beste gonbidapen batekin gatozkizue aste honetan ere. Euskaraldiaren barruan Grosen jarri diren bi hitzorduren berri eman nahi dizuegu. Animatu, eta goza dezagun euskaraz!
- Azaroak 20, igandea, 18:30 - “Luze eta motz” bakarrizketa, Oh Baba kafetegian.
- Azaroak 24, osteguna, 19:30 - Bertso-saioa Pandora tabernan (Peru Aiartza, Aitor Etxebarriagazarraga, Iker Ormazabal “Tturko” eta Nerea Elustondo bertsolariekin).