15 egunez txapak jantzi eta euskara sustatzeko ariketa honetan parte hartuko dugu milaka eta milaka herritarrek, eta Ikastolan ere txapak diseinatu, jantzi eta Euskaraldiaren hasiera ospatu dugu gaztaina erre artean. Gainera, Gurasoen Euskara Batzordetik beste gonbidapen batekin gatozkizue aste honetan ere. Euskaraldiaren barruan Grosen jarri diren bi hitzorduren berri eman nahi dizuegu:
- Azaroak 20, igandea, 18:30 - “Luze eta motz” bakarrizketa, Oh Baba kafetegian.
- Azaroak 24, osteguna, 19:30 - Bertso-saioa Pandora tabernan (Peru Aiartza, Aitor Etxebarriagazarraga, Iker Ormazabal “Tturko” eta Nerea Elustondo bertsolariekin). Animatu, eta goza dezagun euskaraz!