Zurriola Ikastola euskararen sustatzaile

Jakina da gure ikasleen arteko euskararen erabilera ez dela nahi bezain sendoa. Baina Ikastolan uneoro dugu begirada gure hizkuntzan jarria. Horren lekuko, jaso dugun azken berria: eskola-eremua euskalduntzeko jarduerak jasotzen dituen Nolega deialdian EAEko baloraziorik altuena jaso du Zurriola Ikastolak, etapa guztietan aurrera eramaten ditugun ekimenen ezberdinei esker. Zorionak, egunero egunero helburu hau lortzeko buru-belarri ari zareten guztioi!