Ahoa bizi-bizi

Azaroaren 18an Euskaraldiari hasiera eman genion, eta Argitxok ekarritako Ahobizi lepokoekin hitz eta pitz euskaraz ari gara etengabe. Adin desberdinetako laguntxoak, Soroako plazak apaintzeko eskulan dotoreak egin ditugu.