Skip to main content

Ategorrietaren inaugurazioa

Asteazken honetan egin dugu Ategorrietako eraikinaren inaugurazio ofiziala. Zurriola Ikastolako eta Ikastolen Elkarteko ordezkariekin batera, Udaleko, Foru Aldundiko eta Hezkuntza Saileko ordezkariak ere izan genituen bertan. Guztiek jarri zuten balorean Ikastolako familia guztien arteko apustua izan den eraikina, baita bertan garatzen dugun pedagogia berritzailea ere. Kantak dioen bezala, “baditugu” mila motibo kantatzeko alai!