Skip to main content

Euskararen Eguna eta Euskaraldia

Euskararen egun handia dugu bihar, gure hizkuntza eta gure eskubideak aldarrikatzeko eguna! Gainera Euskaraldia ariketa sozialari amaiera emango zaio 15 egunen ostean. Guztia ospatzeko, ekintzaz beteriko eguna izan dugu guarkoa Ikastolan: kantu-emanaildiak, euskararen inguruko lehiaketak, hausnarketak, Argitxoren bisita, jolasak… Eta 16:30etik aurrera dantzaldia eta txokolatada izango ditugu Ateorrietan. Hemen dituzue gaurko irudiak. Ozen esan nahi dugu guztiok: EUSKARAK 365 EGUN!!