Bihar, abenduak 24, Olentzeroren kalejira egingo du Ikastolak Gros auzoan barrena. Hauek dira aurten kontuan hartu beharreko oharrak:
- Elkartzea Hurran izango da 10:15ean, 10:30ean garaiz ateratzeko.
- Ikasle zein guraso guztiak daude kalejiran parte hartzera gonbidatuta.
- Ibilbidea ohikoa izango da, eta hauek kokapenak.
- Kantak eta letrak honako hauek dira.
- HHko haurrek guraso edo arduradun batekin osatu beharko dute ibilbidea.
- Parte-hartzaile guztiek baserritarez jantzita etorri behar dute, eta jantzita ez daudenek ezingo dute kalejiran parte hartu.
![](/sites/default/files/styles/wide/public/albisteak/2022-12/32404325720_52aa7085ae_o.jpg?itok=RIZrbr5W)