Skip to main content

Zinemaraaaa

Batxilergoko lehen mailako Ikus-entzuneko ikasleok Tabakaleran izan ginen atzo Zinemaraaaa programaren eskutik, eta euskal zinemagile gazteek egiten dituzten ekoizpenen kalitateaz ohartarazteko aukera izan dugu. Egungo gazteentzako gertuko diren gaiak eta gure kulturaren erroak, baserriko mundua eta egungo musika euskalduna uztartzen dituzten film laburrak izan dira ikusgai.