Skip to main content

Ategorrietan arropa berreskuratu

Ategorrietako atarian ikasleek utzitako jertse eta antzekoak pilatzen ari zaizkigu. Ikasleei bertan dauden arropak begiztatzeko eskatu diegu bakoitzak berea berreskuratu dezan, baina, nonbait, ez dira inorenak. Ategorrietako sorginkeriak! Beraz, hurrengo astelehenean gurasoei dei egiten dizuegu arratsaldeko 16:30ean Ategorrietako atarian erakusgai jarriko ditugun arropa eta tupper-ak begiztatzera, eta, zuen seme-alabenak badira, hauek jasotzera. Jasotzen ez direnak gobernuz kanpoko erakunde batera bideratuko dira behar duten haurrek erabil ditzaten.