Bagera... gu ere bai!

Iritsi da San Sebastian bezpera, eta Ikastolan hasi dugu festa dagoeneko!! Soroan goizean egin dugu txikien danborrada, eta gainerakook prest gaude arratsaldeko ospakizunerako! Eguraldia dela eta antolaketa aldatu dugu, baina pozez ospatuko dugu hala ere! Datorren asteko Atarian bilduko ditugu argazki guztiak. Gozatu festaz, eta GORA DONOSTIA!