Skip to main content

Gure Kaldereroak Irutxuloko Hitzan

Zurriola Ikastolako Kaldereroen inguruko elkarrizketa idatzi dute DBH 3ko Eiger Rezabal eta Haizea Uriarte ikasleek, Irutxuloko Ikasleen Hitza ekimenaren barruan. Dani Goñi eta Nere Ugarte irakasle-ohiak elkarrizketatu dituzte, eta Kaldereroak euskaraz kantatzen hasteko erabakiaren inguruan eta festa honetako genero-rolen azterketaren inguruan hitz egin dute. Eskerrik asko, neskak!