Skip to main content

Ebaluazio Diagnostikoa

Aste honetan egin dugu DBH 2ko ikasleok ISEI-IVEIk antolaturiko Ebaluazio Diagnostikoa. Bi goiz pasa ditugu Ikastetxeak eta Euskal Hezkuntza Sistema hobetzeko balio duen proba hau egiten. Gure lanak amaituta, LH 4koen txanda izango da aurrerago.