Skip to main content

Kepa Junkerari omenaldian partaide

Atzo Zurriola Musika Eskolako trikitilariek Bilboko Arriaga antzokian Kepa Junkerari egin zitzaion omenaldian parte hartu genuen. Omenaldia hasi aurretik ongi etorria eman genion trikitixa eta pandero doinuekin, eta ekitaldian Euskal Herriko hainbat musikari eta dantzari parte hartu zuten.