Skip to main content

Gu ere kazetari!

LH 2ko ikasleok komunikabideak lantzen hasi gara, eta irratsaio bat grabatzea izango da gure proiektu nagusia. Hori dela eta, asteazkenean Egiara gerturatu ginen, Ttan Ttakun Donostiako irrati libre eta euskalduna bertatik bertara ezagutzera. Bertan, irratirako 6 “kuña” grabatu genituen (egun hauetan entzungai egongo dira), eta Ikastolan gure proiektuak grabatzen ditugunean Ttan Ttakun irratian entzungai jarriko dituzte (107.2 FM frekuentzian edo www.ttanttakun.eus webgunean).