Skip to main content

Ikasitakoa partekatuz!

DBH 1eko ikasleok historiaurrea eta antzinaroa landu ditugu berriki, eta Ategorrietara bixitan joan gara, aro hauek ezagutzen dituzten LH3koekin ikasitakoa partekatzera. Aurkezpen digitalen eta arkeopuzzleen bidez, aro batetik bestera eman ziren aldaketei eta desberdintasunei buruz hizketan aritu gara, eta garai haietako objektuen berri ere eman diegu. Izugarri polita da ikasitako gure artean partekatzea!