Skip to main content

Udaberriko festa

Martxoaren 31 arratsaldean, eguraldia lagun badugu, udaberriari ongi-etorria egin eta oporren hasiera ospatzeko festa egingo dugu Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleok Txofre plazan. XIX. mendeko Euskal Lore Jokoak gogoratuz, olerkiak eta kantuak uztartuko ditugu. Hurrengo asteko Atarian emango dizuegu antolaketa zehatzaren berri.