Skip to main content

Herbehereetakoekin elkartrukea

Aste honetan, Landgraaf-eko Eijkhagen ikastetxetik bixitan etorri zaizkigu 15 ikasle. Donostia eta Euskal Herriko hainbat txoko erakutsi dizkiegu, eta ezagutza horiek guztiak bilduz proiektu bat gauzatu dugu elkarrekin. Oso esperientzia polita izan da, asko ikasi dugu bai haiek eta bai guk ere, eta dagoeneko desiatzen gaude ekainean gu bertara joateko. Tot snel!