Skip to main content

Plaza Dantzen ikastaroa

Zurriola Musika eta Dantza Eskolak plaza dantzen ikastaroa antolatu du maiatza eta ekainerako. Asteazkenetan izango da, Ategorrietako musika gelan, 17:30etik 18:30era. 5 saio izango dira (maiatzak 10, 17, 24, 31 eta ekainak 7), eta 25€-ko kostua izango du. Sei kideko taldea behar dugu ikastaroa osatu ahal izateko, beraz, animatu eta eman izena maiatzaren 5a baino lehen!