Skip to main content

AQUARIUMeko mintegia

Asteazken arratsaldean, Ikastolako guraso eta Aquarimeko urpekari den Eneko Artola Soroara etorri zen HH 5ekoei mintegi bat ematera. Aquariumen egiten duen lana azaltzeaz gain, itsas bizitza eta animaliei buruz hitz egin zigun, baita itsasoa zaintzearen garrantziaz ere. Izugarri gustura egon ginen eta asko ikasi genuen. Motz gelditu zitzaigun, eta beste batean etorri berriro Eneko!!!