Ategorrietako atarian ikasturtean zehar ikasleek utzitako aterki, jertse eta antzekoak pilatzen joan zaizkigu. Urtarrilean egin bezala, oraingoan ere deia egiten dizuegu hurrengo asteazkenean, ekainaren 7an, arratsaldeko 16:30ean Ategorrietako atarian erakusgai jarriko ditugun arropa eta aterkiak begiztatzera, eta, zuen seme-alabenak badira, hauek jasotzera. Jasotzen ez direnak gobernuz kanpoko erakunde batera bideratuko dira behar duten haurrek erabil ditzaten. Argazkietan duzue jasotako arroparen lagin bat.
![](/sites/default/files/styles/wide/public/albisteak/2023-06/WhatsApp%20Image%202023-06-02%20at%2012.31.20%285%29.jpeg?itok=mPxKErCY)