Skip to main content

Kaleko afari solidarioei laguntza

Udaberriko oporren aurretik LH 6ko ikasleok elkartasun azoka antolatu genuen, "Kaleko Afari Solidarioak" elkartea laguntzeko. Aste honetan, elkarteko partaide diren Ixiar, Miren eta Gloria izan ditugu berriro ere gurean, eta azokan lortutako diruaren zenbatekoa adierazten duen txartelarekin talde argazkia atera dugu. Oso pozik eta eskertuak agertu dira elkarteko kideak, eta horrelako ekintzek beren bolondres lana egiten jarraitzeko indarra ematen diela adierazi digute.