Skip to main content

Plan Estrategikoa: Guztion ekarpenak ezinbestekoak

Hausnarketa estrategikoa amaitzear da eta familien zein langileen parte-hartzea ezinbestekoa da datozen urteetako Ikastolaren ibilbidea zehazteko. Aurreko deialdian 50 guraso eta langile inguru aritu ginen Zurriola Ikastolak etorkizun hurbilean izango dituen aukera, mehatxu, indargune eta ahulguneen aurrean ditugun erronken inguruan hausnartzen. Oraingoan, erronka horiei aurre egiteko estrategiak garatzeko lan-arlo ezberdinetan arituko gara. Saio ireki batean aurreko bileran parte hartu zuten guztiez gain, edozein guraso eta langile ongietorria izango da. Galdetegi honetan adierazten diren lan-arlotako batean zure ekarpena eta besteena partekatzeko izena ematera animatzen zaitugu! Gero eta parte-hartze handiagoa, orduan eta esanguratsuagoa izango da Ikastolaren Plan Estrategikoa. Deialdia: Ekainaren 13a, asteartea, arratsaldeko 5etan, Ategorrietako 4. solairuan. Mila esker aldez aurretik zuen partehartzeagatik!
ARTEZKARITZA KONTSEILUA