Skip to main content

Plan Estrategikoaren bilera

Asteartean Ikastolako kide ugari bildu ginen Ategorrietan, plan estrategikoaren lanketan beste hurrats bat emateko. Orain arteko hausnarketan estrategikotzat jo diren gaiak hobetzeko proposamenak jaso genituen. Ondoren, gainera, proposamen horiek urgentziaren eta garrantziaren arabera sailkatu genituen, hemendik aurrerako lana antolatu ahal izateko. Oso interesgarria izan zen guztion ekarpenak jaso eta mailakatzea!