Skip to main content

KMK denda ibiltaria ZURRIOLAN

Datorren Urriaren 1ean Kilometroak eguna ospatuko da Errenterian, Orereta Ikastolak antolatuta. Gipuzkoako Ikastolei bultzada eman nahi dien ekimen honekin bat egiteko KMK arropa eta osagarriak erosi daitezke. KMK denda ibiltaria Zurriolan egongo da irailaren 19an (Soroan) eta 20an (Hurran), arratsaldez. Salmenta lanetarako 2-3 guraso bolondres behar ditugu egun bakoitzeko. EMAN IZENA!