Gaur amaitzen da Europako Mugikortasun Astearen barruan Donostiako Udalak antolatutako programazioa. Asteartean, Udaletxean ospatu zen ekimenean parte hartu zuen Zurriola Ikastolak, eta gure Mugikortasun Plana praktika onen eredu moduan aurkeztu genuen. Gure ikasle, familia eta langileen Ikastolarako joan-etorriak jasangarriak eta seguruak izan daitezen egiten ari garen lanketa goraipatu zuten ekitaldira bertaratu zirenek. Lan asko dugu oraindik egiteke, horien artean beharrezkoak diren azpiegitura egokien eskaera irmoa.
- ZATOZ GU EZAGUTZERA!
- Gure ikastola
- Hezkuntza etapak
- Zerbitzuak
- Familiak