Skip to main content

Azaroaren 4an, denok Bilbora!

Euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan Euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA Bilbon egingo da, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Ikastolen Elkarteak eta Zurriola Ikastolak deialdiarekin bat egiten dugu, eta Ikastolako kide guztioi bertan parte hartzera dei egiten dizuegu! Info+