Skip to main content

Azaroaren 4an, denok Bilbora!

Ikastolako irakasle, langile eta guraso ordezkariok bat egin dugu Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4rako deitu duen manifestazioarekin, eta aste honetan atxikimendua adierazteko argazkiak atera ditugu! “Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat” lelopean Bilboko kaleak betetzeko deia egin dute, beraz, gorde eguna, eta azaroaren 4an goazen denok Bilbora!