Badator euskararen egun handia, eta Ikastolan prestaketa lanetan ari gara. Euskararen eta euskal hiztunon eskubideak aldarrikatzeko asmoz, ekintzaz beteriko eguna izan dugu hurrengo ostirala: kantu-emanaldiak, euskararen inguruko lehiaketak, hausnarketak, Argitxoren bisita, jolasak… Gainera, Gurasoen Euskara Batzordeak bi ekintza berezi antolatu ditu: txokolatada 16:30ean Ategorrietan (edalontziak etxetik ekarri, mesedez) eta bertso-saioa 19:00etan Karkizano kaleko Koba Hostel-en. Amaitzeko, hemen dituzue Donostiako auzoetako programak ere. Gora euskara!
- ZATOZ GU EZAGUTZERA!
- Gure ikastola
- Hezkuntza etapak
- Zerbitzuak
- Familiak