Skip to main content

Lehen gizakien kobazuletan

LH1eko ikasleok Ekainberrira joan ginen asteartean. Lehen gizakiak lantzen ari gara, eta bertan garai hartako tresnekin aritu ginen lanean: animalia hezur, ikatz eta buztinarekin. Tresna horiek garai hartako gizon-emakumeentzat zuten garrantziaz jabetu ginen, eta Ekaingo kobazuloan egin zituzten artelan zoragarriak ezagutu ahal izan genituen.