Skip to main content

Euskararen Eguna Ikastolan

Euskararen egun handia dugu igandean, eta Ikastolan ospakizun-eguna izan dugu gaur! Jarduera ugari egin ditugu mailaz maila, eta goizean Manteon egin dugun kantaldia izan da eguneko une gorena! Hemen dituzue eguneko irudi batzuk. Gogoratu arratsaldean txokolatada izango dugula Ategorrietan, 16:30ean, eta 19:00etan bertso-saioa egingo dugula Koba Hostelen. Aldarrikatu dezagun euskara, eta esan dezagun ozen: EUSKARAK 365 EGUN!!