Skip to main content

Ategorrietan arropa berreskuratu

Ategorrietako atarian hiruhilekoan zehar ikasleek utzitako aterki, jertse eta antzekoak pilatzen joan zaizkigu. Beraz, deia egiten dizuegu hurrengo astelehen eta asteartean, abenduaren 18 eta 19an, arratsaldeko 16:30ean Ategorrietako atarian erakusgai jarriko ditugun arropa eta aterkiak begiztatzera, eta, zuen seme-alabenak badira, hauek jasotzera. Jasotzen ez direnak gobernuz kanpoko erakunde batera bideratuko dira behar duten haurrek erabil ditzaten.