Skip to main content

Inauteriak

Inauteri giroan pasa dugu gaurko eguna Ikastolan ere! Irudimenari bide egin, eta bakoitzak nahi izan duen mozorroa jazteko aukera izan du, Ikastola koloreztatuz! Ategorrietan, gainera, ZurriBarrakak izan ditugu, haur eta gurasoek eguna ondo hasteko, eta Hurratik “La Corrica” pasa da, euskararen aldeko lasterketaren parodia modura! Umorea, satira, ironia… Inauteria bete-betean!