Skip to main content

Korrikako lekukoa

Hilabete baino gutxiago falta da 23. Korrika Donostiatik pasatzeko, eta, beti bezala, Zurriola Ikastolak ibilbide ofizialeko kilometro bat babestuko du. Aurtengoan, jangelako langileak omendu nahi ditugu, egunero-egunero gure seme-alabek goxo-goxo bazkaldu dezaten egiten duten lanagatik. Horretarako, Ikastolako langileon artean lanean urte gehien daraman Idoia Arcelusek eramango du lekukoa, eta atzo sorpresa ederra antolatu genion Ategorrietan albistea emateko!