Skip to main content

Udaberriko egonaldiak

Aurten ere udaberriko oporraldietarako egonaldiak antolatu ditugu Zurriola Ikastolan, Bera Bera elkartearekin elkarlanean, HH3tik LH6ra bitarteko ikasleentzat. Bi txanda izango dira: martxoaren 25etik 27ra bitartekoa batetik, eta apirilaren 2tik 5era bitartekoa bestetik. Egonaldi honek gure Ikastolako ikasleei gure Ikastolako instalazioetan eta oporraldian aisialdia euskaraz izateko aukera eskainiko die, jolas, irteera eta jarduera anitzekin. Informazio guztia eta izen-emate galdetegia hurrengo asteko Atarian jasoko dituzue.