Skip to main content

DBH4 orientazio akademikoa gurasoentzat

Aurten DBH 4 egiten ari diren ikasleen familientzat orientazio akademikoko saio bat antolatu dugu, datorren martxoaren 13rako. Hurrengo ikasketei begirako informazioa jasoko duzue orientatzaile akademikoaren eskutik, ikasleek hartu beharreko erabakietan bidelagun izan zaitezten. Saioan parte hartuko duzuenoi galdetegi hau betetzeko eskatu nahi dizuegu, antolaketa kontuak direla eta.