Skip to main content

Harro Herri, Korrika!

Bihar iritsiko da Korrika Donostiara, eta hori ospatzeko, egun handia izan dugu gaur Ikastolan! Korrika txiki-txikia, Korrika Gaztea, ginkanak, euskararen aldeko postre-lehiaketak, euskal kenten bino musikatua, Baxoa eta Brebetaren inguruko dokumentala, euskararen aldeko muralak… Egun polita izan da, eta laster abiatuko da Korrika Txikia ere! Txofreko kantaldiarekin amaituko dugu eguna. Gogoratu bihar 20:30ean elkartuko garela Marino Tabuyo kalearen eta Nafarroa etorbideko biribilgunearen elkargunean, 2588. kilometroaren lekukoa eramateko!! Gora Korrika, eta gora euskara!