Skip to main content

Herbeheretako kideak gurean!

Pasa den igandetik gaur arte Landgraaf-etik etorritako 16 ikasle izan dira gurean! Donostia eta inguruak erakutsi dizkiegu egunotan, eta proiektu eder bat garatu dugu elkarrekin, Euskal Herriko eta Herbehereetako kultura eta ohiturak alderatzeko. Ekainean DBH 4ko hainbat ikasle beren etxeetara joango gara, elkartruke honi jarraipena ematera. Bedankt en tot snel!