Skip to main content

udako egonaldiak

Uda honetarako udaleku irekiak antolatu ditugu Zurriola Ikastolan, Bera Bera elkartearekin elkarlanean, gure Ikastolako HH eta LH-ko ikasleek aukera izan dezaten udako aisialdia Ikastolako instalazioetan eta euskaraz bizitzeko, jolas, irteera eta jarduera ugarirekin. Ekainaren 24tik uztailaren amaierara bitartean izango dira egonaldiak, eta zirkular honetan duzue txandekin, prezioarekin eta izen-ematearekin loturiko informazio guztia.