Uda garaian euskarazko C1 maila prestatzeko ikastaroak eskaintzan dituzte euskaltegiek, eta 16-18 urte bitarteko hiritarrek 20€-ren truke parte har dezakete ikastaro horietan, Donostiako Udalaren bidez.
Uztaila, abuztua eta irailerako antolatu dituzte ikastaroak, eta 80 eta 100 ordu bitarteko iraupena dute, egunean 4 edo 5 orduz. Diru-laguntza jasotzeko baldintza %75eko asistentzia izatea da.
Xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero jarri harremanetan edozein euskaltegirekin.