Gure Ikastolan bada edo bazen oso errotutako ohitura bat: gure seme-alabei smartphonea ematea DBH1 hasi behar zutenean; 11 edo 12 urterekin. Ikasturte honetan hautsi dugu ohitura. Ikasleen %75 baino gehiagok smartphonerik gabe hasi du ikasturtea. Lehen urratsa eman dute, oso-oso urrats garrantzitsua. Denok dakigu zein zaila den ohiturekin haustea. Jarrai dezatela horrela pausoz pauso smartphonea emateko adina ahalik eta gehien atzeratzen. Taldean elkarrekin egiten badute, lortuko dute. Atzetik datozen familia eta ikasleentzat eredu izan daitezela. Gure seme-alaben ongizatearen alde!! Zorionak eta eskerrik asko!!
- ZATOZ GU EZAGUTZERA!
- Gure ikastola
- Hezkuntza etapak
- Zerbitzuak
- Familiak