Skip to main content

Sorleku parkea

Atzo ospatu zen Donostiako Udalbatzarrean, alderdi politiko guztiek babestu zuten Sorleku parkea Marrutxipiko eremuan mantentzeko eskaera, alderdi batek izan ezik. Albiste ona da inondik ere, baina oraindik atzo agertutako iritzia gauzatu beharra dago, beraz garrantzitsua da auzotarrok gure mobilizazioekin jarraitzea. Horretarako, gogoratu hurrengo asteartean, urriak 29, auzotarrentzako bilera ireki bat egingo dela Ategorrietako jangelan, arratsaldeko 17:00etan.