Mugikorren erabilera desegokiarekin kezkaturik eta Hezkuntza Sailak eskatuta, gure mugikorren eta erloju adimentsuen araudia eguneratu du Ikastolako Eskola Kontseiluak. Webgunean ikusgai duzue “Ikasleen eskubide eta betebeharrak” dokumentuan. Aldaketen artean nabarmendu nahi dugu aurrerantzean ikasle bati erabilera desegokiagatik mugikor edo erloju adimentsu bat jasotzen diogunean, gurasoek etorri beharko dutela gailuaren bila. Horrez gain, langileon mugikorraren erabilearen dekalogoa sortu dugu, eta urtarriletik aurrera gurasoentzako Ikastola eremurako aholkuak ere partekatuko dizkizuegu. Oporretatik bueltan ikasleekin berariazko lanketa bideratuko dugu. URTE BERRI, OHITURA ON BERRI!
- ZATOZ GU EZAGUTZERA!
- Gure ikastola
- Hezkuntza etapak
- Zerbitzuak
- Familiak